XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

f) Diputatuen Kontseiluak, Ogasun eta Finantzetako Foru Diputatuaren proposamenez, eta doakien Foru Departamentu edo Erakunde Autonomoaren ekimenez, kapitulu honetan aurrikusitako kreditu transferentziak egiteko baimena eman ahal izango du, hauek onartzea beste organoren bati esleitu izan ez zaionean.

2. Konpromisu kredituen transferentziak:

Diputatuen Kontseiluak, Ogasun eta Finantza Departamentuko aldez aurreko txostena izan ondoren, konpromisu kredituen arteko transferentziak baimendu eta onartutako konpromisu kredituen zenbateko eta denborazko banaketa aldatu ahal izango ditu.

Konpromisu kredituen transferentzia hauei aplika dakiekeen ekitaldi kopurua ez da 3 urtekoa baino gehiagokoa izango eta beraien zenbatekoak ezin izango du Foru Arau hau indarrean sartzerakoan onartzen diren konpromisu kredituen % 10 gainditu.

20. Artikulua - Kreditu gaikuntzak

1. Kreditu gaikuntzen erregimena, 17/1990 Foru Arauaren 60. artikuluan aurrikusitakoa izango da.

2. 17/1990 Foru Arauaren 60 artikuluko a), b), c), d) eta e) apartatuetan adierazitako kasuetan, ekarpenerako konpromisu irmoa badagoela edo hartarako eskubidea badagoela aitortzen bada 1995eko Gastuen Aurrekontuan gaikuntzak egiteko aukera izango da, beti ere aurrekontuko sarreren egikaritzak horren finantzaketa egokia ziurtatzen badu.